Mostrando entradas con la etiqueta Gure aurkikuntzen komunikazioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Gure aurkikuntzen komunikazioa. Mostrar todas las entradas

2020-04-16

LIKIDOEN DORREA

                                                       
GURE EZAGUTZAK: Dakigunez likido batzuk
nahasten dira eta beste batzuk ez, zergatik?


GURE ZALANTZAK:
Zergatik likido batzuk ez dira
nahasten?
Gu saiatzen garenean nahastu
egingo dira?
                                                        
EGIN DUGUNA:
Egia ala gezurra den jakiteko
esperimento bat egin dugu:

Lehenik eta behin behar ditugun
materialak hauek dira:


  • Tarro garden bat
  • Eztia
  • Fairi xaboia
  • Ura 
  • Olioa
  • Alcohola
  • Kolorantea (bi kolorante)
  • Bi edukiontzi


Lenengo egin duguna kristalezko ontzian
ezti apur bat bota, ondoren eztiaren gainean
fairi xaboi beste apur bat bota dugu.

Ondoren edukiontzi batean ur piska bat
kolorantearekin nahastu eta fairi xaboiaren
gainera bota dugu, hurrengoa olioa uraren gainera.

Azkenik alkohola kolorante pizka batekin
nahastu dugu, azkenengo kolorea izaten.


GERTATUTAKOA:
Likidoak haien artean ez dira nahastu eta
likidoen dorrea osatu dute.
Beheko aldean estia geratu da, ondoren
fairi xaboia, gero ura, uraren gainean olioa
eta askenik alcohola.


GERTATUTAKOAREN AZALPENA:

Likido bakoitzaren dentsitatearen arabera  ez dira nahastu.
Zergatik? Oso erraza, eztia eta fairi xaboia dentsitate
handioagoa dutenez beheko aldean gelditu dira.
Ura, olioa eta alkohola orden honetan geratu dira dentsitate
gutxiago dutelako.



2020-04-14

ZEIN HELTZEN DA LEHENAGO?

GURE EZAGUTZAK: Objektu bat askatzen badugu, lurrera jausteko joera du, batzuk lehenago beste batzuk baino.


GURE ZALANTZAK:Zer gertatzen da paper lisua eta harria askatzen baditugu? Zein helduko da lehenago???Eta paper zimurtua eta harria botatzen badugu???
                                                        
EGIN DUGUNA:Lehenengo paper lisua eta harria botako dugu eta ondoren paper zimurtua eta harria.

GERTATUTAKOA:
Harria eta paper lisua bota dudanean harria lehenengo heldu da baina paper zimurtua eta harria bota dudanean gutxi gora bera aldi berean ailegatu dira.
GERTATUTAKOAREN AZALPENA:

Aireak egindako marruskadura eta  objektuaren forma eta tamainaren gaitik gertatzen da hau.

2020-04-13

Gure aurkikuntzen komunikazioa


                                                         



 Badakigu ura baino dentsitate handiagoa duten gauzak ez dute flotatzen;
gutxiago dutenak, aldiz, flotatzen dute, baina oso antzekoa badute
nahastuko dira.

Likidoekin ere gertatzen da? Zeinek flotatzen dute? Zeinek ez? Eta zeinek nahasten dira?
                                                        


Lehenengo xaboia, olioa, ahalkola, ura eta botila bat hartu dugu. Gero,
erregela baten eta errotuladore baten laguntzaz, botila hiru atal
ezberdinekin eta bat txikitan (alkohola eskaseatzen da) banatu dugu.
Amaieran, ura, xaboia olioa eta alkohol pixkatxo bat bota dugu.

Xaboia behean geratu da, ura xaboiaren gainean paratu da, olioa uraren gainean gelditu da eta alkohola (irudian ez da ikusten oso ondo) olioaren gainean flotatu du.

Xaboia dentsitate gehiena duena da, eta horregatik behean geratu da. Ura xaboia baino dentsitate gutxiago du, baina olioa baino gehiago. Olioa ura baino dentsitate gutxiago du, baina alkohola baino gehiago. Alkohola dentsitate gutxiago duena da, eta horregatik goian geratu da.
Oharra: Alkohola uraren dentsitate ia berdina du, eta horregatik uraren ondoan botatzen baduzu, nahastuko dira.

GURE AURKIKUNTZEN KOMUNIKAZIOA

GURE AURKIKUNTZEN KOMUNIKAZIOA

                                             
GURE EZAGUTZAK:  
Badakigu, urpekoek gora eta behera egiten dutela itsasoan.

GURE ZALANTZAK:
  • Eta zergaitik lortzen dute? Nola gertatzen da hori?
  • Botila estutzen dutenean zelan sartzen da globoetara ura.
  • Zergaitik urpekoa  uretan sartzen denean, ez da  hondoratzen.
EGIN DUGUNA:
Lehenik, torlojua eta puxikak apartatuta daude eta
3 globoak hartu eta torloju batean sartu ditut. 
Gero ur botila urez bete dut. Ondoren 3 globoak torlojuarekin botila barruan sartu ditut.
Azkenik, eskuarekin ur botila estutu egiten dut eta
3 globoak gora eta behera egiten dute torlojuarekin batera, baina erdian geratzea ere egin ahal dut.

GERTATUTAKOA:
Lehenengotan, urpekoa uretan sartu nuenean, flotatu egin zuen.
Gero, gora eta behera egiten zuen.
         

GERTATUTAKOAREN AZALPENA:
Lehenengotan globoaren pisua uraren bardina da baina gero globoak urez betetzen direnean duten pisua urarena baina handiagoa da. Horregaitik urperatzen da. 
Urpekoak flotatzen du, bere pisua eta urak egiten duen bultzada berdina delako.
Gora eta behera egiten du, botila estutu egiten denean, ura globoetara sartzen da eta bere pisua handiagotu egiten delako.  

2020-04-12

Gure aurkikuntzen komunikazioa "GRABITATEAREN KONTRA"

GURE EZAGUTZAK: Grabitatearen ondorioz pisuak lurrera jauzteko joera dute.


GURE ZALANTZAK: Zergatik gorputz batzuek egiten dute grabitatearen kontra?
          Pisu gehiago jarrita zer gertatukolitzateke?


                                                  
EGIN DUGUNA: Lehenik liburu batzuekin eta egurrezko tabla batekin malda
bat egin dut.Ondoren zilindro formazko ontzi bat hartu dut eta pisua jarri diot.


GERTATUTAKOA: Zilindroa  maldaren goiko partetik askatuz gero grabitatearen
ondorioz jauzten da.Baina zilidroaren barruan pisu bat itsasten badugu,maldaren
beheko partean jartzen badugu,gorantz igoko da.



GERTATUTAKOAREN AZALPENA:Zilindroaren barruan jarri dudan pisuarekin, grabitate zentrua aldatu diot eta honek  grabitatetearen legea jarraituz,”beherantz” egiten du eta horregaitik , gure begietara, gorantz igo da.

Erresuma Batua