Mostrando entradas con la etiqueta Papiroflexia edo Origamia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Papiroflexia edo Origamia. Mostrar todas las entradas

2020-04-12

Zure jet pribatua.



Animatzen zaituztet eskulan hau egitera, ondo pasatzeko eta etxean egon behar garen momentu hauek arinago pasatzeko asmoarekin. Gainera azkenean lortuko duzuen eskulana oroipen bezala gorde dezakezue.
Origamia paper orriak tolestean datzan japoniar jatorriko papiroflexia mota
bat da.

Ekialdeko filosofiaren arabera, origamiak lasaitasuna eta pazientzia ematen
dio praktikatzen duenari. Arau konkretu batzuk bete behar dira, (adibidez, ezin
da papela moztu eta oinarri zehatz batzuetatik hasten da) Teknika honen
berezitasuna zera da, oinarri karratu edo errektangelu batetik tamaina
desberdinetako formetan bihurtzen duela papela.
Origamian gure inguruneko gauzak modelatzen dira: fauna eta flora, kaleko
bizitza, egunerokotasunean erabiltzen diren tresnak, animali mitologikoak
eta abar. Indarraz hasi zen papera erabiltzen 60 hamarkadatik aurrera eta
Lafossen ustez papiroflexiaren historian momenturik garrantzitsuenean gaude
orain.
Teknika eta diseinu berriak aurkitu dira eta famatu bihurtu dira internetari eta
origami elkarteei esker munduan zehar.
Azken 30 urteetan matematika txertatzeak indarra hartu du baina hasieran
ez zen kontutan euki.


1. Lehenik eta behin, papera erditik luzeran tolesten dugu  erdia markatuta
geratzeko.

2.Horren ostean, papera ireki eta goiko bi ertzak barrurantz tolestu ,erdiko
markan elkartuz.Jarraian, egin ditugun bi triangeluak erditik tolestu
barrurantz ere. 

3. Gero, paperari buelta eman eta erdiko marra kontutan izanik ikusten ditugun bi triangelu eskalenoak erditik tolestu barrurantz.

4. Azkenik, buelta eman eta hatzamarrak erabiliz bilatu orriaren erdia eta alboetan hegoak aterako dira.

Eta baduzue prest, seguraski, baietz funtzionatu!

2020-04-07

PAPIROFLEXIA edo ORIGAMIA

NINJA LARROSA 
Orrialdeen markatzaile bat egingo dut, dibertigarria eta polita delako.
Irakurtzen dudan libubua, nondik noan markatzeko erabiltzen da.
Papiroflexia edo Origamia paper orriak tolestean datzan japoniar jatorriko artea da.
Ekialdeko filosofiaren arabera, origamiak lasaitasuna eta pazientzia ematen dio
praktikatzen duenari.
  1. Lehenik eta behin, triangelu bat egingo dut.
     
  1. Horren ostean, puntak erdira sartuko ditut. 
   
  1. Jarraian, puntaren erdia beherantza jarriko dut. 
   
  1. Gero, triangelua zabalduko dut berriro. 
 
  1. Ondorean, triangeluaren erdiko erpina beherantza tolestuko  dut.
 
  1. Behin hori eginda, albo bateko erpina barrurantz jarriko  dut.
 
  1. Azkenik, beste erpina  barruratz jarriko dut.
   
  1. Orain dekorazioa: Ninja larrosa egiteko. 
       




2020-04-06

Papiroflexia edo Origamia




Papelezko Hartzatxo Laukizuzena





Animalia guztietatik, arkumeak oso politak dira, eta papelean ere egin ahal dira, eta nahi baduzu bat egitea… zatoz nirekin!!!


Ez dakigu zehatz origamiaren sorrera Japonian edo Txinan izan ote zen, baina badakigu K.a.ko I eta II. mendeetan sortu zela.  Akira Yoshizawa-k bultzatuzuen, eta oraindik Google-ek “Doodle” bat egin du bere memoriaz.



  1. Lehenik eta behin, folio batekin laukizuzen perfektua egin behar dugu, zuri erraz egiten zaizun erara.
  2. Horren ostean, laukizuzena bertikalean ipinita, eramango dugu punta erdira, baina ez beste aldera.
  3. Jarraian, berdina egingo dugu goiko alde guztiarekin.
  4. Gero, laukizuzenaren erdia pixka bat behera tolestu behar da.
  5. Aukerakoa: Hori egin eta gero, egin ahal duguna da beheko aldea gora tolestu, eta horrela hartzatxoa txikiagoa egingo da, baina hau ez da beharrezkoa.
  6. Bukatzeko, apaindu ahal duzu zure gustura; koloreztatu, aurpegia eta gorputz atalak margoztu.

Erresuma Batua