Mostrando entradas con la etiqueta natura zientziak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta natura zientziak. Mostrar todas las entradas

2020-04-16

LIKIDOEN DORREA

                                                       
GURE EZAGUTZAK: Dakigunez likido batzuk
nahasten dira eta beste batzuk ez, zergatik?


GURE ZALANTZAK:
Zergatik likido batzuk ez dira
nahasten?
Gu saiatzen garenean nahastu
egingo dira?
                                                        
EGIN DUGUNA:
Egia ala gezurra den jakiteko
esperimento bat egin dugu:

Lehenik eta behin behar ditugun
materialak hauek dira:


  • Tarro garden bat
  • Eztia
  • Fairi xaboia
  • Ura 
  • Olioa
  • Alcohola
  • Kolorantea (bi kolorante)
  • Bi edukiontzi


Lenengo egin duguna kristalezko ontzian
ezti apur bat bota, ondoren eztiaren gainean
fairi xaboi beste apur bat bota dugu.

Ondoren edukiontzi batean ur piska bat
kolorantearekin nahastu eta fairi xaboiaren
gainera bota dugu, hurrengoa olioa uraren gainera.

Azkenik alkohola kolorante pizka batekin
nahastu dugu, azkenengo kolorea izaten.


GERTATUTAKOA:
Likidoak haien artean ez dira nahastu eta
likidoen dorrea osatu dute.
Beheko aldean estia geratu da, ondoren
fairi xaboia, gero ura, uraren gainean olioa
eta askenik alcohola.


GERTATUTAKOAREN AZALPENA:

Likido bakoitzaren dentsitatearen arabera  ez dira nahastu.
Zergatik? Oso erraza, eztia eta fairi xaboia dentsitate
handioagoa dutenez beheko aldean gelditu dira.
Ura, olioa eta alkohola orden honetan geratu dira dentsitate
gutxiago dutelako.



2020-04-15

Labazko Lanpara

GURE EZAGUTZAK: Olioa eta ura dentsitate desberdina dute
horregatik ez dira nahasten.


GURE ZALANTZAK: Kolorantea nahastu egingo da olioarekin?
Zergatik kolorantea nahasten da urarekin? 

                                                        

EGIN DUGUNA:

  • Lehenengo, kristalezko potea hartu dut eta 100ml ur bota diot.
  • Gero, potean olioa bota dut goraino bete arte.
  • Ondoren, potean kolorante tanta batzuk bota ditut eta itzaron
beharko dugu kolorantea urarekin nahastu arte.    

  • Azkenik, bi pastila eferbeszente moztu egin ditut bi zatitan eta
potearen barrura bota ditut.                                   


GERTATUTAKOA: Pastila eferbeszenteak botatzean burbuilak
gorantz eta beherantz joaten ziren.


GERTATUTAKOAREN AZALPENA: Burbuilak gasa dutenez gora joaten dira,
baina gora eltzean gasa galtzen dute eta beherantz joaten dira.

 




2020-04-14

ZEIN HELTZEN DA LEHENAGO?

GURE EZAGUTZAK: Objektu bat askatzen badugu, lurrera jausteko joera du, batzuk lehenago beste batzuk baino.


GURE ZALANTZAK:Zer gertatzen da paper lisua eta harria askatzen baditugu? Zein helduko da lehenago???Eta paper zimurtua eta harria botatzen badugu???
                                                        
EGIN DUGUNA:Lehenengo paper lisua eta harria botako dugu eta ondoren paper zimurtua eta harria.

GERTATUTAKOA:
Harria eta paper lisua bota dudanean harria lehenengo heldu da baina paper zimurtua eta harria bota dudanean gutxi gora bera aldi berean ailegatu dira.
GERTATUTAKOAREN AZALPENA:

Aireak egindako marruskadura eta  objektuaren forma eta tamainaren gaitik gertatzen da hau.

ZEIN HELTZEN DA LEHENAGO?


2020-04-13

GURE AURKIKUNTZEN KOMUNIKAZIOA

                                                         


Badakit, Olioa uretan flotazen duela.


Ez dakit…?
Eta beste likidoek?
Denak nahastuko direla?
Eta ordena aldatzen badugu, zer pasatuko da?
Zeintzuk geratuko dira goian eta zeintzuk behean?
Zergatik ez dira nahasten?
Likido batzuk nahastuko direla, eta beste batzuk ez?
                                                        
EGIN DUGUNA: Olioa, ura, xaboia eta eztia,banan banan, botila
batean sartu ditut.


Likidoak ez dira nahastatu!!!


Horrela gelditu dira= Olioa, ura, xaboia, alkohola eta azkena, eztia.


Nire ustes, likidoak ez dira nahastu likido guztiak dentsitate desberdinak
dituztelako.
Eztia behean dago, dentsitate gehien duelako, eta olioa goian geratu da
dentsitate gutxien duelako.


Gure aurkikuntzen komunikazioa


                                                         



 Badakigu ura baino dentsitate handiagoa duten gauzak ez dute flotatzen;
gutxiago dutenak, aldiz, flotatzen dute, baina oso antzekoa badute
nahastuko dira.

Likidoekin ere gertatzen da? Zeinek flotatzen dute? Zeinek ez? Eta zeinek nahasten dira?
                                                        


Lehenengo xaboia, olioa, ahalkola, ura eta botila bat hartu dugu. Gero,
erregela baten eta errotuladore baten laguntzaz, botila hiru atal
ezberdinekin eta bat txikitan (alkohola eskaseatzen da) banatu dugu.
Amaieran, ura, xaboia olioa eta alkohol pixkatxo bat bota dugu.

Xaboia behean geratu da, ura xaboiaren gainean paratu da, olioa uraren gainean gelditu da eta alkohola (irudian ez da ikusten oso ondo) olioaren gainean flotatu du.

Xaboia dentsitate gehiena duena da, eta horregatik behean geratu da. Ura xaboia baino dentsitate gutxiago du, baina olioa baino gehiago. Olioa ura baino dentsitate gutxiago du, baina alkohola baino gehiago. Alkohola dentsitate gutxiago duena da, eta horregatik goian geratu da.
Oharra: Alkohola uraren dentsitate ia berdina du, eta horregatik uraren ondoan botatzen baduzu, nahastuko dira.

GURE AURKIKUNTZEN KOMUNIKAZIOA

GURE AURKIKUNTZEN KOMUNIKAZIOA

                                             
GURE EZAGUTZAK:  
Badakigu, urpekoek gora eta behera egiten dutela itsasoan.

GURE ZALANTZAK:
  • Eta zergaitik lortzen dute? Nola gertatzen da hori?
  • Botila estutzen dutenean zelan sartzen da globoetara ura.
  • Zergaitik urpekoa  uretan sartzen denean, ez da  hondoratzen.
EGIN DUGUNA:
Lehenik, torlojua eta puxikak apartatuta daude eta
3 globoak hartu eta torloju batean sartu ditut. 
Gero ur botila urez bete dut. Ondoren 3 globoak torlojuarekin botila barruan sartu ditut.
Azkenik, eskuarekin ur botila estutu egiten dut eta
3 globoak gora eta behera egiten dute torlojuarekin batera, baina erdian geratzea ere egin ahal dut.

GERTATUTAKOA:
Lehenengotan, urpekoa uretan sartu nuenean, flotatu egin zuen.
Gero, gora eta behera egiten zuen.
         

GERTATUTAKOAREN AZALPENA:
Lehenengotan globoaren pisua uraren bardina da baina gero globoak urez betetzen direnean duten pisua urarena baina handiagoa da. Horregaitik urperatzen da. 
Urpekoak flotatzen du, bere pisua eta urak egiten duen bultzada berdina delako.
Gora eta behera egiten du, botila estutu egiten denean, ura globoetara sartzen da eta bere pisua handiagotu egiten delako.  

2020-04-10

GRABITATEAREN KONTRA

                                                         

GURE EZAGUTZAK
Askatzen dugun objektu bat beti beherantza doala, jausten dela.

GURE ZALANTZAK:
Kutxa borobila aldapatxoa beherantz edo gorantz joango da?

EGIN DUGUNA:
1.Lehenik eta behin  liburuak mahaian jarri ditut eta liburuen gainean aldapatxoa. 
2.Hori egin eta gero aldapatxoaren gainean eskupainoa jarri dut. 
3.Ondoren kutxa borobilaren alde batean, barrutik, kontrapesoa jarri dut. 
4.Azkenik kontrapesoa non dagoen jakinik kutxa mugitu dut kontrapesoa aldaparen
goiko aldera begira eta funtzionatu du. 


GERTATUTAKOA: 
Kutxa borobila, askatzen dugunean, aldapan gora joan da.

GERTATUTAKOAREN AZALPENA: 
Kutxa borobila aldapan gora joan da kontrapesua kutxaren alde batean ipini dugulako.
Kontrapeso hori, "beherantz" doa baina gure begietara, gorantz doala ematen du.
Beste aldean jarriko bagenu beste alderantz joango litzakete.


            

LIKIDOEN DORREA



GURE EZAGUTZAK
Uretan adibidez solido batzuek flotatzen dute oliotan eta alkoholan bezala
baina...

GURE ZALANTZAK: 
Eztian edo xaboian goian egongo lirateke?
Eta denbora bat barru... beherantz joango lirateke?
Oso itsaskorrak direnez... denak nahastatuko lirateke?
Ordena aldatzen baduzu nahastatuko ziren?
Zeintzuk geratuko dira goian?
Eta zeitzuk behean?

EGIN DUGUNA: 
1. Lehenik, 80ml olio sartu genuen. 
2. Gero, beste 80ml ur sartu genuen.
3. Ondoren, 80ml xaboi.
4. Jarraian, ere 80ml ezti.
5. Azkenik, 80ml alkohol tintatuta.

GERTATUTAKOA:
Eztia eta xaboia botilaren beheko aldean geratu dira.
Eta botilaren goiko aldean ura, olioa eta alkohol tintatua.

GERTATUTAKOAREN AZALPENA:
Eztia eta xaboia botilaren beheko aldean geratu dira dentsitate
handiagokoenak izan direlako.
Eta goiko aldean ura, olioa eta alkohol tintatua geratu dira dentsitate gutxiago dutelako.

torre de densidades | Aumentaty Community

Erresuma Batua