Udaberrian arropa berria erostea.
Udaberria dator!!!
Zure lagunekin kalera ateratzeko gogoak dituzu eguraldi onarekin batera eta kalera irtetzen zara. Dendak, eskaparateak etab ikusten dituzu eta bakarrik pentsatzen duzu erropa horretan.
Begira ze kamiseta polita!!!
Ba nik nahiago ditut praka horiek!!!
...
Betiko elkarrizketak egoten dira.
Baina zure bizitzako momentu bakar batean gelditu zara eta pentsatu duzu zer eragina duen erosten dugun arropak gure planetan???
Ba… pentsatu beharko zenuke.
Nire iritziz ,alde batetik ondo dago arropa berria erostea baina haren kontra nago ere ;
Alde batetik ondo dago txiki geratu bazaizu arropa, gehiago erosi behar duzulako, ziur.
Eta beste alde batetik haren kontran nago zeren eta arropa asko baduzu eta ez bazaizu txiki geratzen, oraindik erabili ahal duzun.
Baina bien aldekoa arren, uste dut kapritxoengaitik arropa erostearen kontran nagoela.
Pertsona batzuk ez dute ezer eta guk egiten dugun bakarra arropa erosi, erosi eta erosi da.
Guk erosten dugun arropa fabrikatzean, elementu batzuk gure planetari kalte egiten diote. Gure planetari kalte egiten dioten elementuak ehungintzak, tindatzea eta zuntz sintetiko poliestikoak dira. Elementu bakoitzak ondorio kaltegarri bat izaten du;
Ehungintzak berotegi efektuan eragiten duten gasen %8 isurtzen ditu atmosferara.
Tindatze prozesuan erabiltzen den ur gehiena inguruko ibai eta itsasoetan amaitzen da.
Zuntz sintetiko poliestikoak petroliotik datozenez, petroliokin egindako arropa erostean petrolioaren erabilerarekin lotutako arazoak egiten ditugu.
Alde batetik, pertsonok ere kalte egiten dugu erropa garbitzean, gainera itsasoan dauden mikroplastikoen %35 horregatik da.
Guztiok bilatu behar dugu gure planeta laguntzen duten aukerak. Ontziak edo beira birziklatzen ditugun moduan, gauza bera egin dezakegu arroparekin. Bigarren eskuko arropa erosteak edo oihal organiko eta iraunkorrekoa erosi ahal dugu. Lurrari laguntzen dion arropa ekologikoa aukeratu dezakegun dendak daude.
Gauza guzti honekin atera ahal dugun ondorioa LURRA GAIXOTZEN ARI DA!!!