2021-01-12

Ezina Ekinez Egina

 Norbera maitatu eta zaren bezala onartu behar da” 


Sara Andrés 1986an jaio zen abuztuaren 21an, Madrilen. Sarak desgaitasun fisikoa du. 25 urte zuenean istripu bat izan zuen eta bi oinak anputatu zizkioten. Horregatik du desgaitasun fisikoa. Anestesiaren ondoren ospitalean esnatu zenean, shock egoeran geratu zen, eta familiari, medikuei, psikologoei... esker, desgaitasuna gainditu ahal izan zuen.Sara Andrés, la historia de una superación - YouTube


Protesietara egokitu zen eta atleta paralinpikoa izaten hasi zen bere entrenatzailea ezagutu zuenean. Entrenamendu gogorrari esker, 2016garren urtean, Rioko Joko paralinpikoetan parte hartu zuen eta oso ondo egin zuen. Lehen Hezkuntzako irakasle izatera ere itzuli zen. Gaur egun, ez du ia arazorik bere bizitza normala egiteko.


BIDEOA


 Los "Los sueños son para siempre

Darrius Simmons 2001ean jaio zen Estatu Batuetan (19 urte baino ez ditu). Piano jotzailea da eta tronboia ere jotzen badaki. Gaixotasun baten ondorioz, 4 hatz baino ez ditu gorputz osoan  (hiru eskuman eta bat ezkerrean). Horrez gain, 18 hilabete zituenean bi hankak belaunetatik moztu egin behar zizkioten belauneko hezurrik gabe geratu zelako gaixotasunarengaitik eta horren ordez hanka artifizialak jarri zizkioten. 

Bera Warren G Harding High School deitutako institutoko ikaslea da eta horko taldean jotzeaz gain beste musika talde batzuen partaidea da ere.

Nire ikuspegitik oso jotzaile ona da. Gehien gustatzen zaidana bera oso borrokalaria dela, ez delako inoiz gelditzen beti, bere helburuak jarraitzen dabil eta horregatik hau da bere bizitzaren leloa: “Los sueños nunca terminan necesariamente. Solo continúan creciendo a medida que los buscas”. Hau dela eta bere lehenengo abestiaren izenburua “Los sueños son para siempre” izenekoa da Abestia.



2021-01-11

  NIK LORTZEN BADUT ZUK ERE

Alex Zanardi 1966ko urriaren 23an jaio zen Italian, eta orain 54 urte ditu.Italiako automobilismo gidaria da.Champ Car World Series-eko (CART) txapelduna izan zen 1997an eta 1998an, eta hirugarren postua lortu zuen 1996an. Gidariak 15 garaipen eta 28 podio bildu zituen kategoria horretan disputatutako 66 lasterketetan.


1 Formulan ere lehiatu zen Jordan, Minardi, Lotus eta Williams taldeetan, eta puntu bakarra lortu zuen 1993ko denboraldian.


Zanardiri bi hankak moztu zitzaizkion 2001ean CARTen izandako istripu larria zela eta. 2004an pistetara itzuli zen eta BMW-rekin lasterketa egin du auto turistikoetan eta turismo handietan.


Begiak itxita baina aurrera

 Aitor Francesena 1970 urtean jaio zen, zarauztarra da eta euskal surflari eta entrenatzailea ,Basque team-en enbaxadorea.

1984 an 14 urterekin surf egitera joan zen eta eskuineko begiarekin ez zuela ikusten konturatu zen.Ospitalera joan zen eta glaucoma kongenitoa zeukala esan zioten.korneako transplantea egin zioten, beste ebakuntza batzuen artean.

2011 an surfeatzen istripu bat eduki zuen olatu batekin begian eman zen eta kornean mina hartu zuen eta itsu geratu zen.

2016an munduko txapelduna izan zen surf egokitutako AS-VI kategorian. 2017 ko urtarrilaren 4an omenaldi bat egin zioten Anoetan ohorezko sakea atera zuen Real Sociedad eta Villa Real cf. en arteko norgehiagoan.

Gainera bere “Jass” txakurrarekin alde batetik bestera mugitzeko ahalmena du.


Dena egin ahal da

 Michael J. Fox


Michael J. Fox ,jaiotze izenez Michael Andrew Fox ,1961eko ekainaren 9an jaio zen Kanadan. Aktore kanadiar-estatubatuarra ospetsua da. Batzuetan musikaria eta abeslaria da ere. Orain 59 urte ditu.


Fox-ek  film ugari egin ditu adibidez: Etorkizunera itzultzeko saga, Teen Wolf, Nire arraskataren sekretua, Doc Hollywood...Telesailetan ere parte hartu du, esate baterako: Lazos familiares, Spin City, Lou Grant...


1991 an, 29 urterekin, Parkinson gaixotasuna diagnostikatu zioten eta gaixotasun hori sendatzeko aktibista bihurtu zen. Horrek Michael J. Fox Foundazioa sortzera eraman zuen Parkinsonen ikerketarako.

Parkinson nerbio sistema zentralaren gaixotasun progresibo bat da. Gaixotasun honek mugimenduari eragiten dio. Ezin da sendatu, bakarrik arindu daiteke sendagaiak edo neurokirurgia erabiliz.

Adineko jendearekin lotzen den gaixotasuna da, baina gazteek ere izan dezakete, Michael J. Foxi gertatzen zitzaion bezala.


Michaelek gaixotasun hau duen arren, ez du bere lana utzi guztiz. Gainera hainbat sari eman dizkiote bere karrera zineman eta telebistan, adibidez: Bi Emy eta Urrezko Globoa.

Ere 2010ean Sueciako Instituto Karolinska “Honoris Causa” saria eman zion bere egindako lanagatik gaixotasunaren sendabidea aurkitzeko.


Niri iruditzen zait Parkinsona izatea pena dela. Nire ustez Michael J. Foxek egin duena merito handia dauka eta gaixotasun batekin bizi daitekeela demostratu da.











%1a probabilitatea % 99a fedea



Beethoven Alemanian 1770 garren urtean jaio zen eta Austrian 1827an hil zen. Musikari ospetsu bat izan zen garai hartan.Musikari honek, zentzumen desgaitasun bat zuen, hau da, gorra zen.Beethovenek bere burua hiltzea planteatu zuen, bere entzumenaren bilakera okerrarengatik. 


Nahaste-bipolarra zeukan. Nahaste-bipolarraren ezaugarriak dira: jarrera, pentsamendua,umorearen aldaketa nabarmenak eta bere eguneroko bizitzaren aktibitate kapazitatearen aldaketak. Ezaugarri hauek bere emozioetan isladatzen ziren.


Artista honek hainbat obra idatzi zituen, adibidez, pianoarentzako, biolinezkoak... baina bere obrarik garrantsitsuenak bere orkesta sinfonikorakoak dira. Adibidez: 9. sinfonia, operak, antzezkirako musika…



Desgaitasunarekin baina burua beti prest

   Desgaitasunarekin     baina burua beti prest


El Languiren izena izatez Juan Manuel Montilla Macarrón da. Madrilen jaioa da, 1979ko azaroaren batean.  Pan Bendito Madrilgo auzoko aktore eta rapper espainiarra da 13 urterekin hasita eta “La excepción” hip-hop taldearen partaidea. Juan Manuel ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.


Berak, garuneko paralisia dauka (erditzean oxigeno faltak eragin dezakeen eragozpen bat da).

Nahiz eta gaixotasun hau eduki, Juanek eskertzen du  bere amak modu berezi batean ez zaintzea, adibidez,  jauzi egiten zenean berari bakarrik uzten zion altxatzen, horrela gehiago ikasteko.


Juan Manuel oso borrrokatzailea eta sortzailea da bere bizitzan, adibide bat gizartearentzako. Honelako gauzak egin ditu 41 urtetan:  


Bi goya irabazi ditu dagoeneko:

Aktore berri onena 2008an: Beso bakarrekoaren trukoaBio - Web oficial de El Langui

Jatorrizko abestirik onena 2008an: Beso bakarrekoaren  trukoa pelikulari.


Aktorea eta raperoa izateaz gain hiru liburu idatzi ditu, 16 escalones antes de irme a la cama (2009an), Pan Bendito, Un barrio con mucha miga(2010ean) eta Cómo ser un imperfecto feliz(2014ean).


Honetaz gain, Juan Manuelek, ikastaro batzuk sortu ditu gazteentzako non bere baloreak bizitzan aurrera egiteko laguntzen dieten.


Nire iritziz oso lan ona egiten du. Poza ematen digu eta disfrutatu egiten dugu bera horrela dagoela eta horrela sentitzen dela jakinda. Nire ustez jende gutxi dago  beraren eta bere baloren modukoak. Gizarterako oso adibide ona da.





Erresuma Batua