Mostrando entradas con la etiqueta kuxkuxero. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kuxkuxero. Mostrar todas las entradas

2021-05-09

GERNIKAKO BONBARDEAKETA

Espainia momentu horretan gerra zibila batetan zegoen.


Zibilak sarraskitu zituen eta hiria suntsitu: eraikinen % 1 baizik ez zen zutik geratu. Luftwaffe naziaren Kondor Legioa eta Italiar faxisten Aviazione Legionariako hegazkinak izan ziren erasotzaileak.


Historialariek esplikatu  dutenez,, Gernikako  erasoa eskualdean matxinoen aurreratze zabalari laguntzeko egin zuten, bertan Frankoren ejerzitoak   hogeita bost batailoi zituelako.


1937ko apirilaren 26an astehena zen, azoka eguna Gernikan.

Erasoaldiek ia Gernika osoa suntsitu zuten: suteak eraikinen %70a guztiz hondatu eta beste %20a nahiko minduta utzi zituen.

Politikoki Gernika Euskal Herriko ikurra zen, Bizkaiko foru-eskubideen  etxetzat hartzen baitzen. Gerra Zibileko alde bietan zeuden Jeltzale zein karlistek eskatzen zuten foruen berrezarpena euskal herrialdeetan.


 Gernika ez zen bonbardeatu zen herri bakarra. Hainbat herrietan ere egon ziren bonbardeaketak.(Durango,Otxandio…)


Pablo Picassok pintore espainiarrak, sarraskiak hunkiturik, 1937an bertan margotu zuen mundu osoan ezaguna den eta gerraren aurkako ikur bilakatu zen "Gernika" margolan handia.

Nire ustez Gerrak ez dira egon behar, jendea hil egiten da eta sufrimendu handia dagoelako.

 

Gernika, Bizkaian, Euskal Herrian dago.Gernikako bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an eman zen, hegazkin-erasoa izan ziren.


2021-03-07

Erosten dugun arropa

 EROSTEN DUGUN ARROPA


Gaur egun jende askori gustatzen zaio arropa erostea, baina , ze arropa mota erosten dugun, ez da inoiz esaten. Guk erosten dugun arropak gure planeta kutsatzen du ere .. Munduko bigarren kutsatsaileena da. 


Arroparen fabrikazioak  kutsadura eraginak egin ahal ditu hau da, atmosferan dauden zenbait gaseak eguzkiak berotu ondoren, lurrazalak igorritako erradiazio termikoaren zati bat mantentzen dute. Horrekin lotuta  mikroplastikoak ere badaude , gure inguruan kutsatzen duten zati txiki-txikiak.


Reciclaje: Tu ropa también contamina (y mucho)Mikroplastikoek gure itsasoan oso kutsadura handia  sortzen dute, eragin handiak dituzte, arrain batek mikroplastikoak jaten dituenean odol zirkulazioan  geratzen dira eta zenbait egunetan arrain hori saltzen denean, hau da, jendeak kontsumitzen duen haragira joaten dira.



Cómo evitar la contaminación del suelo - consejos de expertosGure arropan dauden elementu batzuk,, elastanoa, poliesterra, poliamida, nylon, biskosa, likra, spandex eta birziklatutako plastikozko hondakinez egindako materialak dira, eta denak petroliotik datoz.



Nire iritziz arropa gutxiago sortu behar da  gure planeta zaindu egin behar dugulako.







2021-01-11

Begiak itxita baina aurrera

 Aitor Francesena 1970 urtean jaio zen, zarauztarra da eta euskal surflari eta entrenatzailea ,Basque team-en enbaxadorea.

1984 an 14 urterekin surf egitera joan zen eta eskuineko begiarekin ez zuela ikusten konturatu zen.Ospitalera joan zen eta glaucoma kongenitoa zeukala esan zioten.korneako transplantea egin zioten, beste ebakuntza batzuen artean.

2011 an surfeatzen istripu bat eduki zuen olatu batekin begian eman zen eta kornean mina hartu zuen eta itsu geratu zen.

2016an munduko txapelduna izan zen surf egokitutako AS-VI kategorian. 2017 ko urtarrilaren 4an omenaldi bat egin zioten Anoetan ohorezko sakea atera zuen Real Sociedad eta Villa Real cf. en arteko norgehiagoan.

Gainera bere “Jass” txakurrarekin alde batetik bestera mugitzeko ahalmena du.


%1a probabilitatea % 99a fedea



Beethoven Alemanian 1770 garren urtean jaio zen eta Austrian 1827an hil zen. Musikari ospetsu bat izan zen garai hartan.Musikari honek, zentzumen desgaitasun bat zuen, hau da, gorra zen.Beethovenek bere burua hiltzea planteatu zuen, bere entzumenaren bilakera okerrarengatik. 


Nahaste-bipolarra zeukan. Nahaste-bipolarraren ezaugarriak dira: jarrera, pentsamendua,umorearen aldaketa nabarmenak eta bere eguneroko bizitzaren aktibitate kapazitatearen aldaketak. Ezaugarri hauek bere emozioetan isladatzen ziren.


Artista honek hainbat obra idatzi zituen, adibidez, pianoarentzako, biolinezkoak... baina bere obrarik garrantsitsuenak bere orkesta sinfonikorakoak dira. Adibidez: 9. sinfonia, operak, antzezkirako musika…



2020-11-23

1983ko uholdeaU

 1983ko  Uholdeak


1983ko uda tristean abuztuaren 26an uholde larri hau gertatu zen Bilbon eta inguruko hainbat herrietan. Bizkaiko herri guztiak kaltetuak izan ziren baina batzuk beste batzuk baino gehiago, adibidez: Bilbo, Galdakao, Laudio (Araba), Erandio…

Momentu horretan Aste Nagusia ospatzen ari zen eta Bilboko jendea jai giroan zegoen. Astean zehar euri asko egin zuen baina egun horretan 600 litro metro karratuko egin zuen. Bilboko alde zaharrean bi metro baino gehiagoko  mailara heldu zen ura. Geltokiak, dendak, zubiak, trenak eta hainbat eraikin suntsitu  ziren eta 34 pertsona hil.

Nire aitak bizi izan zituen  uholdeak; Bilbo erdian zegoen eta “la Salve” zubitik pasatu behar izan zuen bere etxera iristeko oinez.

Ondorioz, biztanleriak dena galdu zuen. Poliki-poliki dena konpontzen ahalegindu ziren eta herria egoera horretatik irteten hasi zen.





Erresuma Batua