2020-12-11

ESKABIDEA

 Arratsaldeon, Philadelphiako kultura arduraduna:


Markel Castro naiz, 11 urte ditut eta Euskal Herritik idazten dut,Usansolotik hain zuzen ere.

Datorren asteburuan,Philadelphian zenbait egun egongo naiz nire anaiarekin,Ingelesa ikasi nahi dut eta. Egia esan Rocky balboa(Sylvester  Stallone)ren estatua bisitatzeko asmoz nago.


Sylvester Stallonaren estatua oraindik hor ote dagoen jakin nahi dut.


Besarkada bat Euskal Herritik. Hurrengo arte


Markel Castro


Eskabidea

 

Kaixo, Londreseko Kultura arduraduna:


Gaizka Serrano naiz, 11 urte ditut eta Euskal Herritik

idazten dizut, Bizkaitik, hain zuzen ere.


Hurrengo uda Lodresen pasatzeko  asmoa dut, eta

horregatik idazten dizut. 


Hori dela eta, Londreseko orkestrak joko duelaren

informazioa izan dut zuen webgunearen bidez, eta

gehiago jakitea nahi nuke.


Zer ordutan joko duten, zer joko ote duten, non

izango den… jakitea nahiko nuke. Gogoratzen dizut

ordua oso garrantzitsua dela, hemen ordutegia

ezberdina da eta. Informazio gehiena beharko dut,

ahal baduzu.           



Oraingoz besterik ez. Eskertuko nuke eskatutako

informazioa bidaltzea.


Eskerrik asko zure arretagatik

Agur


Gaizka Serrano

2020-12-09

 Isabel Zendal


Isabel Zendal Gómez (A Agrela, Santa Mariña de Parada, Ordes, Coruña, 1771 - Puebla de los Angeles, Mexiko), A Coruñako Karitateko Umezurztegiko erizaina eta errektorea izan zen. Francisco Javier Balmisen Txertoaren Errege Espedizio Filantropikoan parte hartu zuen. Berak zaindu zituen espedizio horretan Ameriketara bidaiatu zuten A Coruñako umezurtz etxeko 22 haurrak, 3 eta 9 urte bitartekoak, eta Filipinetara joan ziren 26ak. Espedizioak hamar urte iraun zituen, eta baztanga edo nafarreriaren txertoa itsasoz haraindiko espainiar lurraldeetara eramateko asmoa zeukan. Munduko Osasun Erakundeak (MOE) historian izan den nazioarteko misioan joandako lehen erizain gisa jo du.



20 urte zituela, Teresa Herrerak sortu zuen A Coruñako Karitateko Ospitalean hasi zen lanean Isabel, lehenengo laguntzaile gisa.

1800eko martxoaren 24an Inklusako Errektore lana hasi zuen Karitateko ospitalean. 


1803ko azaroaren 30ean, A Coruñako portutik atera zen baztangaren txertoa Ameriketara zeraman 37 pertsonako espedizioa, "María Pita" korbeta itsasontzian. Espedizioa Francisco Javier Balmis mediku zirujauak zuzentzen zuen; José Salvany Lleopart bere lankidearen laguntza zeukan eta Karlos IV.a Espainiako erregeak ordainduta zegoen. Isabel Zendal Gómezek umezurtz etxean zuen lana utzi zuen espedizioarekin bat egiteko eta txertoa beren gorputzetan zeramaten 22 umeak zaintzeko. 6 ume Madrilgo Babesgabeen Etxekoak ziren, 11 ume A Coruñako Karidadeko Ospitalekoak eta 5 ume Santiagoko ospitalekoak. Txertoa baztanga izan gabeko haurrek eraman behar zuten soinean eta haur batetik bestera transmititzen zuten 9 edo 10 egunez behin. Umeen artean, Isabelen semea, Benito Vélez, zegoen. 


Espedizioa Santa Cruz de Tenerifera iritsi zen, eta bertan txertoak ipintzen igaro zuten hilabete bat. Espedizioa Kanariar Uharteetatik 1804ko urtarrilaren 6an joan zen eta Puerto Ricora iritsi zen 1804ko otsailaren 9an. 1805eko otsailaren 7an espedizioa Filipinetara bidean jarri zen 26 umerekin (horien artean Isabelen semea zegoen ere) eta Manilara 1805eko apirilaren 15ean iritsi zen. 1809ko abuztuaren 14an espedizioa Acapulcora itzuli zen. Isabel bere semearekin Pueblan (Mexiko) geratu zen eta ez ziren Espainiara itzuli.



Emakume honen lana oso garrantzitsua izan da zeren eta espedizioak 250.000 pertsona inguru txertatu zituen zuzenean, eta gizarteko norabidea aldatu zuen.

Isabel Zendal Elkartea A Coruñan jaio zen 2016ko urrian, Galiziako partaidetza Txertoaren Errege Espedizio Filantropikoen espedizioan ikertzeko, zabaltzeko eta sustatzeko bai tokiko, bai nazioko bai eta nazioarteko mailan.


Sasoi horretarako oso esanguratsua izan zen  proiektu horretan parte hartzea, lehenengo eta behin, emakumea izateagatik gizonez betetako itsasontzi batean eta ama ezkongabea zelako. Baina oso garrantzitsua izan zen bera espedizio honetan joatea, bere lanagatik, umeak zaintzeko aproposena zelako.  


Gaur egun, egunkarietan aurkitzen dugun azkenengo berria, Madrilen bere izena duen ospital bat inauguratu dela da.


Uste dut emakume hau orain arte ez nuela ezagutzen, historiako liburuetan ez direlako gauza hauek kontatzen, gerrak baizik. Gainera ez zen familia ospetsu batekoa, pobrea zen eta ama ezkongabea. Baina gaur egun gertatzen ari den egoerarekin, txertoen garrantzia ezagutu dugu.


Bukatzeko, pertsona honen bizitzan goraipatuko nuke, egin zuen guztia bihotzez egin zuela, berak ez zuela saririk nahi, bakarrik besteen onurako nahi zuen, eta 1950. urtean Munduko Osasun Erakundeak historian izan den nazioarteko misioan joandako lehen erizain gisa jo zuen.

*bideo interesgarri bat:

Isabel Zendal, la primera enfermera en misión internacional de la Historia

ESKUTOIDEAK

Zelulak errepresentatzeko 3 dimentsioko forma geometriko berri bat da Eskutoidea.


Elkarren ondoan dauden prisma bezalakoak dira, baina goiko aurpegia eta beheko aurpegiaren azalera desberdina izanik, eta hauek lotzen dituzten aurpegiak deformatutak ikusten dira horren ondorioz. 


Gure gorputzeko zelula epitelialetan aurki daitezke eta 2018ko udan, Sevillako unibertsitatean aurkitu zituzten.


Tumoreen diagnostikoak egiteko aplikatu daiteke aurkikuntza hau eta organo artifizialak sortzeko ere.


Eskudero izeneko ikerlari batek aurkitu zuelako, baita kakalardo baten forma duelako eta latinez eskutoide antzerako izena duelako deitu dute horrela.


Harrigarriak iruditzen zaizkit zientziaren aurkikuntzak eta onuragarriak izaten direla uste dut, baina ez beti, batzuetan aurkikuntzak baliogarriak ez direlako.

https://youtu.be/YKTaqXmkZAE


Escutoide, la fascinante nueva forma geométrica descubierta en la  naturaleza - BBC News Mundo

2020-12-08

Isabel Zendal

 ISABEL ZENDAL


Isabel Zendal 1771garren urtean jaio zen, Santa María de Paradan (Ordenes, La Coruña), baina gaur egun bere heriotzaren data ezezaguna da, bakarrik dakite XIXgarren mendean hil egin zela Puebla de Los Angeles (Espaina Berria). Bere izenaren 35 bertsio daude, adibidez, Isabel López Gandalia edo Isabel Sendalla. Bere gurasoak Jacobo Zendal eta María Gomez ziren. Nekazari pobreak ziren eta Isabel hainbat anai-arreba izan zituen, baina, 3 anai-arreba txikitan hil ziren. Isabel 13 urte izan zituenean bere ama, biruelaren erruz hil zen. Isabel ume bat eduki zuen 1793garren urtean. Bere izena Benito zen eta Isabel, bera bakarrik, zaindu zuen. 


Isabel Zendal, la primera enfermera en misión internacional de la HistoriaIsabelek  20 urtekin nekazaritza utzi zuen eta La Coruñako La Caridad Hospitalean hasi zen lan egiten laguntzaile moduz. 1800ean umezurztegi bat zuzentzen hasi zen. 1803garren urtean erizain baten bezala, historiako nazioarteko lehen osasun espedizioan sartu zen umeak zaintzeko. Lehenik Ameriketara bidaiatu zuten 22 haur zaindu zituen eta gero Filipinetara joan ziren 26 haur. Ume horiek biruelaren birusa eraman zuten haien gorputzetan. 


Isabelek birusa zeramaten umeei eskainitako arretari esker, Amerikan eta Filipinetan jende askok txertoa hartu zuen espedizioak iraun zuen bitartean.Txertoen proiektu honi esker, 1980an OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) jakinarazi zuen ez zegoela biruela duten gaixoak. Gaur egun ez dugu kasurik ezagutzen.


Sin pacientes, sin plantilla definida y aún en obras: Ayuso abre el hospital  Isabel Zendal | EL BOLETINAzken egun hauetan erizain honen izena entzun dugu berriro Covid-19 pandemia dela eta, Madrilen Isabel Zendal izena daraman ospital berri bat eraikitzea erabaki dute.


Gaur egun, biruela ez da gaixotasun ohikoa eta ez da kaleetatik asko hitz egiten edo entzuten biruela hitza. Nire ustez, oso emakume ausarta eta borrokalaria zen, semea bakarrik zaindu zuen eta haur asko zaintzen zituen jendea biruelagaitik ez hiltzeko.


2020-12-07

Eskutoideak

 ESKUTOIDEAK


Eskutoideak, 2018garren urteko udan, Granadako (Andaluzia) unibertsitate batean aurkitu zituzten, matematikari talde batek.


Descubren una nueva forma geométrica en las células de la piel: el escutoide  - INVDESForma hauek, ehunak edo zelula epitelialak errepresentatzeko forma geometrikoak dira eta 3D-ko irudiak dira. Irudi bitxi hauek, prismak dira, baina, oinarria eta goiko partea desberdinak dira. Alde paraleloen bidez lotuta daude. Eskutoideak elkarri itsatsitak daude, LEGO-zko piezak bezala eta gure larruazalean aurki daitezke.La geometría tiene una nueva forma. Conoce al 'Escutoide'.


Eskutoideak, organoek forma konplexuak izatea lortu ahal dute, baina, aldi berean egonkorrak dira.


Hasiera batean, pentsatzen zuten, Luis Eskudero matematikariagaitik horrela deitu zituztela, baina geroago, Eskutelo kakarraldo batek duen formarengaitik deitu dituzte eskutoideak.


Nire iritziz zientziaren aurkikuntzak interesgarriak dira eta onuragarriak direla uste dut, gure osasunari buruz gehiago jakiten dugulako eta horrela gaixotasunak sendatzen ditugulako.


Euskal Herriko Funikularrak

 Funikular baten gainean


Euskal Herrian hainbat funikular ezagutzen dira eta nagusienak Artxandakoa, Larreinetakoa, Lapurdikoa eta Igeldokoak dira. Gehiago daude baina famatuenak horiek dira.


El funicular de La Reineta asciende por fin a Bien Cultural | El CorreoLarreinetako funikularra 1926. urtean inauguratu zuten, irailaren 25an. Lehen merkantzietarako eta pertsonak garraiatzeko erabiltzen zen eta mineroen bizitza aldatu zuen zeren eta, funikularra eraiki baino lehen, ordu bat eta erdi iraunten zen oinez joaten eta gaur egun 10 minutu baino ez du behar bidaia egiteko.


Bidaiak  1.179 metro ditu eta zuria eta linea urdin bat du. Urte osoan zehar zabalik dago eta astean zehar, larunbatak barne 4:50tatik 23:00ra zabalik dago eta igandetan 7:10tik 23:00ra.La historia del tobogán del hierro - Turismo



Behin, Artxandako funikularran igo nintzen eta nerbioak sartu zitzaizkidan baina, dibertigarria izan zen.


2020-12-06

ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA

 

bideoa gelan                                                                         bideoa kanpoan


  1.  

Euskaraz hitz eginez

pixka bat gehiago

gure herrian ere

EUSKARALDIAN GAUDE TA

AI! dena politago


      2.

             Gure Euskal Herrian

             hitz egin behar da

             bestela galduko da

             EUSKARALDIAN GAUDE TA

             AI! saiatuko gara


     3.

             Euskal Herrian inoiz

             ez egin erderaz

             euskaldunak bagara

             EUSKARALDIAN GAUDE TA

             AI! guztiok euskaraz

  

  4.

             Gure lanetan eta

             euskaraz kalean

             berba egiten beti

             EUSKARALDIAN GAUEDE TA

             AI! guztion artean

  

   5.

             Gure herriko hizkuntza

             mundura zabalduz

             zabalagoak gara

             EUSKARALDIAN GAUDE TA

             AI! euskara mintzatuz


  6. 

             Usansolon erdera

             asko entzuten da

             konpondu behar dugu

             EUSKARALDIAN GAUDE TA

             AI! euskaraz egin da


Erresuma Batua