2021-06-05

Kexa-Gutuna

 Usansolon, 2021eko ekainaren 5a

Alkate andre/jaun hori:


Nahia Maclina naiz, 12 urte ditut eta Unkinako 6.mailan ikasten ari naiz. Nire kexa azalduko dizut gutun honen bidez.


Dakizuenez, turistak hondartzak, monumentuak eta bisitatzeko lekuak dauden lekuetara joan ohi dira, gehienetan hirietara.Badaude herri txikiak, adibidez ,Usansolo, ez dituela turistarik. Horregatik idazten dizut, Usansoloko zona batean zerbait jartzeko, eta horrela turistak erakarri ahal izango ditugu.


Kontua da,gure herrira ez dela inor etortzen, bakarrik  ospitalerako, eskolarako edo lan egiteko. Hainbat herri txikietan horrelako arazoak daude eta horrelako herrietan bizi garenok turistak etortzea nahi dugu. Horregatik, Usansoloko zonaren batean, zerbait jarri nahi dugu, baina, Usansolon bakarrik ez, horrelako beste herrietan ere.


Pentsatu dugu, arkitektoren bat deitzea ea zer bururatzen zaion ikusteko edo Horrelako eraikuntzak egin dituzten herriekin kontaktatu ahal dezakegu. Niri, adibidez,piramide txiki bat jartzea bururatu zait.


Niri, berdin zait, baina uste dut guk ere badaukagula, monumenturen bat jartzeko eskubidea.


Ikusten duzuenez, egoera aldatu behar dugu. Monumenturen bat jarrri ahal duzuen itaundu dizut. Posiblea l izango da? Monumenturen bat jarriko duzu?


Erantzuna daukazunean ,idatziko didazu,mesedez?

Monumenturen bat edo leku interesgarriren bat jarriko duzulakoan  agurtzen zaitut.


Nahia


2021-06-04

 Usansolon, 2021eko ekainaren 4a

Alkate jauna:


Ni Aingeru naiz, 12 urte ditut eta Usansolon bizi naiz. Nire kexa adierazi nahi dizut ikastolan bizi dugun egoeragatik. 

Patioko eremuan karpa bat baino ez dago. Horregaitik, euria egiten duenean denak buztitzen gara. Tenperatura handia egiten duenean beroa egiten du. Horregaitik, karpa gehiago ipini beharko zenituzkete.

Kontua da azken boladan 2 ordu eta erdiko patioa daukagula eta bero egiten duela. Beraz , umeak aspertu ez daitezen porteria berriak ipintzea eskatzen dut.

Ondorioz, karpak eta porteria berriak ipintzea nahi dut.

Ikusten duzunez, egoera ez da batere atsegina eta konponbideren bat bilatu behar zaio lehenbailehen.

Neurriren bat hartuko duzulakoan, agurtzen zaitut.

Aingeru

Erresuma Batua