Mostrando entradas con la etiqueta kexa gutuna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kexa gutuna. Mostrar todas las entradas

2021-06-07

KEXA-GUTUNA

Kexa-gutuna


Usansolon, 2021eko ekainaren 7a



Alkate andre/jaun hori:


Ni June Zamalloa naiz eta 11 urte ditut. Idazten dut hau, handientzako parke bat nahi dugulako. 


Guri asko gustatzen zaigu jolastea baina, parke gehienak txikientzako dira, Horretaz gain gu ezin gara egon parke batean, txikiak dauden bitartean, baita ere parkeak txikiak  eta aspergarriak dira.


Gauza da, handietzanko parke bat sortzea, tirolinekin, gauza handiekin, adibidez kulunkak handiagoak, txirristak handiak eta urarekin, udan erabiltzeko.Eta neguan, berogailu automatiko batekin, hotza denean, Baita ere parke hau, 9 urtetik 16 urterakoentzat izan daiteke.

Badakit zaila izango dela, baina saiatzeagatik ez dut ezer galtzen. 


Hartu ahal duzue Durangoko idea bat hartu.

Ikusten duzuenez orain egiteko egoera ez da ona, baina gauzak obetzen direnean, egiteko eskatuko nuke.


Hemen egongo naiz zuen erantzuna itxaroten.


June Zamalloa


Kexa-Gutuna | Gaizka Serrano

 

Usansolon, 2021eko maiatzaren 31n


Alkate jaun hori: 

Gaizka Serrano naiz, Unkinako 6. mailako  ikaslea, eta 12 urte ditut. Zuri idazten

dizut liburutegiari buruzko kexa bat adierazteko.


Usansolon, dakizunez, liburutegi bat dago, Ander Deuna kalean, parkearen ondoan.

Leku horretan batzuk joaten gara liburuak irakurtzeko edota hartzeko.


Nire arazoa bere tamaina da. Liburu asko daude, bai, baina oso leku txikia da. Gela

bakar bat dago guretzako eta txikientzako liburuekin. Liburuen erdiak

txikientzakoak dira, eta beste laurdena aldizkariak, eta horregatik gure adinerako

aleak ia ez daude, hori dela eta eraikina handitzea eskatzen dizut, beste gela bat

gehituz edota gelaren tamaina handituz., Gainera, horrela,  denetariko liburuak

irakurri ahal izango ditugu, misteriozkoak eta abenturezkoak ez direnak (guretzako

liburu gehienak genero horietakoak direlako).  


Nire ustez, ez da Galdakaoko liburutegiaren tamainako eraikin bat egin behar,

Usansolon sartzen ez delako, baina pixka bat handitzea eta liburu gehiago sartzea

ondo egongo litzakete. Apalategiak gehitu ahal dituzu ere, liburu gehiago sartzeko,

adibidez.


Ikusten duzunez, lekuaren gaia konpondu behar da, gure adineko neska-mutilek

denetariko liburuak irakurri ahal izateko.


Neurriren bat hartzen duzun bitartean, agurtzen zaitut.


Gaizka Serrano

 2021ko ekainaren 3a

Alkate jaun hori:


Ariane Alonso naiz, 6. mailako ikasleak. Kexa bat adierazteko idazten dizut gutun hau.


Usansoloko anbulategi ondoan dagoen parkea leku zabala da eta leku handia dago, baina ez da erabiltzen. Gainera herrialdearen erdigunean dago eta leku oso ona izan ahal da museo bat egiteko.


Usansolon ez daukagu museorik eta herrian museo bat egitea beharrezkoa da. Orain museo bat bizitatzera joan nahi badugu beste leku batera joan behar gara. Gainera museo bat ipintzen badugu jendea etorriko da museoa bizitatzera eta Usansolo ezagutuko dute.


Museo hau handia eta erakargarria izan behar da. Bebai zabala. Gai desberdinak egon ahal dira, adibidez: fosilak, Euskal Herriko kultura ezagutzeko informazioa… Nik uste dut museoa egiten badugu gure herria politago bihurtuko dela. Beste jendeari gustatuko litzaiokeela uste dut. 


Ikusten duzuenez, posiblea izango litzakete museo bat egitea.  Horregaitik, mesedez  eskatzen dizut gai honen inguruan pentsatzeko.


Neurriren bat hartuko duzulakoan, agurtzen zaitut


Ariane






2021-06-04

 Usansolon, 2021eko ekainaren 4a

Alkate jauna:


Ni Aingeru naiz, 12 urte ditut eta Usansolon bizi naiz. Nire kexa adierazi nahi dizut ikastolan bizi dugun egoeragatik. 

Patioko eremuan karpa bat baino ez dago. Horregaitik, euria egiten duenean denak buztitzen gara. Tenperatura handia egiten duenean beroa egiten du. Horregaitik, karpa gehiago ipini beharko zenituzkete.

Kontua da azken boladan 2 ordu eta erdiko patioa daukagula eta bero egiten duela. Beraz , umeak aspertu ez daitezen porteria berriak ipintzea eskatzen dut.

Ondorioz, karpak eta porteria berriak ipintzea nahi dut.

Ikusten duzunez, egoera ez da batere atsegina eta konponbideren bat bilatu behar zaio lehenbailehen.

Neurriren bat hartuko duzulakoan, agurtzen zaitut.

Aingeru

Erresuma Batua