2021-02-16

INAUTERIEK NATURA OHORATZEN DUTE

                                           INAUTERIEK NATURA

 OHORATZEN DUTE

Ospakizun tradizionala zen, erligioari  lotuta eta gaur egungoa, oso alaia eta jaiari lotuta da, adibidez janzkera.


Inauteriak Mundakan oso ospetsuak dira ,Atorrak eta lamiak pertsonai ospetsuak direlako,bere janzkera zuria eta antzinekoa da.Mundakan inauteriak zelan ospatsen duten ez da oso ezberdina,herritik joaten dira abesten MundAkatik.


Ituren eta Zubieta oso ospetsuak dira ere,joaldunak daudelako.Janzkera oso arraroa da;sandaliak, parpailazko petoak, gerriko eta sorbalden beroki zurituak, kolorezko zapiak, zintadun txanokonikoak eta eskuineko eskuko zaldi-harea.


Zelan ospatzen diren ez da nire gustukoa baina oso barregaria eta dibertigarria da,Ekintza nagusia asteartean Iturengo kaleetan zehar egiten den Zanpantzarreko bi desfilek eta astelehenean Zubietakoek osatzen dute.Bi herrietako bizilagunek jai ekintza honetan parte hartzen dute kaleak jantzita Ituren eta Zubieta. 



Lantzeko inauteriak niretzat dira ospetsuenak,Miel Otxin,Ziripot,zaldiko,arotzak eta txatxoak daudelako.


Baina ez da bakarrik pertsonaiak,  abestiak eta dantzaere.

Janzkera  antzinekoa da;Ziripot belarrez betetako zakuekin jantzitako pertsonaia lodia da.


Zaldiko:Irritsu eta saltoka, gizakiaren eta zaldiaren arteko nahastea da. Gerrian zaldi baten itxura daramala.


Txatxoak:Antzinako arroparekin.

Zelan ospatzen diren:Lantzeko inauteria Nafarroa garaiko eta Euskal Herriko inauteririk ezagunena da eta Lantz udalerrian ospatzen da. Tradiziozko ospakizun hau hausterre egunaren aurreko egunetan egiten da. Astelehen eta astearte inautean herriko kaleak pertsonaia ezberdinen jantziak daramatzaten herritarrez betetzen dira. Miel otxin lapurra harrapatzea dute helburu. Lantzeko inauteriak.


Zalduondoko inauteriak guk olentzero moduen eramaten dugunean da gutxi gora behera,Markitos izeneko panpin batek janzkera normala du;Markitos traje beltzez, gorbataz eta txapelaz jantzitako metro bat pasatxoko panpina da.

Zelan ospetsen den ez da nire gustukuoa baina interesgarria da  zelan ospatzen diren Euskal herrian inauteriak. Zalduondo.


Atsasuko inauteriak ere  ba dira ospetsuak,Momotxorroak daudelako.


Bere janzkera oso normala eta antzinekoa da;ardi larruak bizkarrean eta adarrak buruan jantzirik, aurpegia estalirik eta odolez zikindutako amantalarekin, sardearekin, lepoko zintzarriarekin eta garraxi eginez.

Kalez kale biltzen dira, izua eraginez. Eskea ere egiten dute kalez kale. Su baten inguruan momotxorro dantza egiten dute. Horiekin batera, sorginak izeneko pertsonaiak daude, zeinekin Akerra izeneko pertsonaia doan. Golda golde bati tiraka egiten dion idi parea da; Mascaritak parpailaz aurpegia estalitako pertsonaiak, jantzi koloretsuekin; eta Juantramposo, Ziripoten antzeko pertsonaia, lastoz betetako zakuekin jantzirik.Altsasu

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Erresuma Batua