Ukraniako hiri bat zen. Bertan zentral nuklear bat zegoen istripu nuklear bat gertatu zen 1986an.
Energia nuklear edo energia atomikoa atomo baten nukleoa apurtzen denean sortzen den energia da. Atomoak materiaren oinarrizko osagaiak dira, eta nukleoa haien erdigunean dagoen atala da.
Energia nuklearra askatzen denean, beste energia mota batzuen forma hartzen du. Energia mota horiei erradiazioa deitzen zaie; beroa eta argia dira erradiazio-adibide batzuk.
Zentral nuklear horrek lau erreaktore nuklear zituen. 1986ko apirilean, laugarren erreaktorean sute handi bat gertatu zen, eta horrek eragindako hodei erradioaktibo kutsakorrak Ukraniako, Sobietar Batasuneko eta Europako beste zenbait eskualdetako lurraldeak ukitu zituen.
Gertatu zen unean hogeita hamar lagun hil ziren, eta luzarora zentralaren
inguruan bizi ziren milaka lagunen heriotza eragin zuen (2001 arte, 300.000
inguru), Europa erdia kutsatu zuen, eta elkor utzi zituen
Ukrainako bertako, Errusiako eta Bielorrusiako eremu zabalak.
Energia hau oso arriskutsua da mundu guztiarentzat, bai pertsonentzat eta
baita naturarentzat. Niretzat energia berriztagarriak dira erabili beharrekoak.
Txernobylgo sarkofago berria erradiazio-kutsadurari 100 urtez eusteko
diseinatua dago. Aurreko sarkofago zaharra etorkizunean desmuntatzea aurreikusia dago.
2011n Japoniako iparraldean, lurrikara baten eta tsunami baten eraginez.
Horren ondorioz, lurralde hartako eremu handi bateko biztanle askok beren etxeak utzi eta beste leku batera joan behar izan zuten bizitzera.
Urtero pilo bat ume etorten dira Euskal Herrira Txernobyletik, uda pasatzera familia euskaldunekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.