2020-11-23

1983ko uholdeaU

 1983ko  Uholdeak


1983ko uda tristean abuztuaren 26an uholde larri hau gertatu zen Bilbon eta inguruko hainbat herrietan. Bizkaiko herri guztiak kaltetuak izan ziren baina batzuk beste batzuk baino gehiago, adibidez: Bilbo, Galdakao, Laudio (Araba), Erandio…

Momentu horretan Aste Nagusia ospatzen ari zen eta Bilboko jendea jai giroan zegoen. Astean zehar euri asko egin zuen baina egun horretan 600 litro metro karratuko egin zuen. Bilboko alde zaharrean bi metro baino gehiagoko  mailara heldu zen ura. Geltokiak, dendak, zubiak, trenak eta hainbat eraikin suntsitu  ziren eta 34 pertsona hil.

Nire aitak bizi izan zituen  uholdeak; Bilbo erdian zegoen eta “la Salve” zubitik pasatu behar izan zuen bere etxera iristeko oinez.

Ondorioz, biztanleriak dena galdu zuen. Poliki-poliki dena konpontzen ahalegindu ziren eta herria egoera horretatik irteten hasi zen.





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Erresuma Batua