2020-04-10

GRABITATEAREN KONTRA

                                                         

GURE EZAGUTZAK
Askatzen dugun objektu bat beti beherantza doala, jausten dela.

GURE ZALANTZAK:
Kutxa borobila aldapatxoa beherantz edo gorantz joango da?

EGIN DUGUNA:
1.Lehenik eta behin  liburuak mahaian jarri ditut eta liburuen gainean aldapatxoa. 
2.Hori egin eta gero aldapatxoaren gainean eskupainoa jarri dut. 
3.Ondoren kutxa borobilaren alde batean, barrutik, kontrapesoa jarri dut. 
4.Azkenik kontrapesoa non dagoen jakinik kutxa mugitu dut kontrapesoa aldaparen
goiko aldera begira eta funtzionatu du. 


GERTATUTAKOA: 
Kutxa borobila, askatzen dugunean, aldapan gora joan da.

GERTATUTAKOAREN AZALPENA: 
Kutxa borobila aldapan gora joan da kontrapesua kutxaren alde batean ipini dugulako.
Kontrapeso hori, "beherantz" doa baina gure begietara, gorantz doala ematen du.
Beste aldean jarriko bagenu beste alderantz joango litzakete.


            

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Erresuma Batua