2020-11-23

              Uretako jolasa

Gaur egun, surf ospetsua da, Euskal Herriko hondartzetan.Udan jende askok surfa egitera joaten da.


Ohol baten gainean zutik mantenduz, olatuen gainean irristatzean datza kirol hau.Hawaii uharteetan sortu zen eta hortik mundu osora zabaldu zen.Euskal herrian jende askok praktikatzen du surfa.

Kirol honek 10 modalitate dauzka adibidez:Padel surf,Body surf eta hainbat gehiago.


Surfa praktikatzeko material berezia erabili behar dugu: Alde batetik ohol bat. Hiru motako ohol nagusi daude:Longboard-ak, evolutive eta short-ak.Baita ere  jantzi berezia behar dugu, likra edo neoprenoa.Hortaz aparte “inbentoa“ behar dugu, ohola eta surflariaren hanka lotzen dituen soka.Gainera parafina ere behar dugu, ohol gainean ematen den erresina antzeko masa zurixka da eta taula gainean jartzerakoan ez irristatzeko balio du.


Kirol hau hondartzan egiteko,olatuak egon behar dira.


Nire ustez surfa itsasoan zehar hegan egitea bezala da.


BIDEOA



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Erresuma Batua