2020-12-09

 Isabel Zendal


Isabel Zendal Gómez (A Agrela, Santa Mariña de Parada, Ordes, Coruña, 1771 - Puebla de los Angeles, Mexiko), A Coruñako Karitateko Umezurztegiko erizaina eta errektorea izan zen. Francisco Javier Balmisen Txertoaren Errege Espedizio Filantropikoan parte hartu zuen. Berak zaindu zituen espedizio horretan Ameriketara bidaiatu zuten A Coruñako umezurtz etxeko 22 haurrak, 3 eta 9 urte bitartekoak, eta Filipinetara joan ziren 26ak. Espedizioak hamar urte iraun zituen, eta baztanga edo nafarreriaren txertoa itsasoz haraindiko espainiar lurraldeetara eramateko asmoa zeukan. Munduko Osasun Erakundeak (MOE) historian izan den nazioarteko misioan joandako lehen erizain gisa jo du.



20 urte zituela, Teresa Herrerak sortu zuen A Coruñako Karitateko Ospitalean hasi zen lanean Isabel, lehenengo laguntzaile gisa.

1800eko martxoaren 24an Inklusako Errektore lana hasi zuen Karitateko ospitalean. 


1803ko azaroaren 30ean, A Coruñako portutik atera zen baztangaren txertoa Ameriketara zeraman 37 pertsonako espedizioa, "María Pita" korbeta itsasontzian. Espedizioa Francisco Javier Balmis mediku zirujauak zuzentzen zuen; José Salvany Lleopart bere lankidearen laguntza zeukan eta Karlos IV.a Espainiako erregeak ordainduta zegoen. Isabel Zendal Gómezek umezurtz etxean zuen lana utzi zuen espedizioarekin bat egiteko eta txertoa beren gorputzetan zeramaten 22 umeak zaintzeko. 6 ume Madrilgo Babesgabeen Etxekoak ziren, 11 ume A Coruñako Karidadeko Ospitalekoak eta 5 ume Santiagoko ospitalekoak. Txertoa baztanga izan gabeko haurrek eraman behar zuten soinean eta haur batetik bestera transmititzen zuten 9 edo 10 egunez behin. Umeen artean, Isabelen semea, Benito Vélez, zegoen. 


Espedizioa Santa Cruz de Tenerifera iritsi zen, eta bertan txertoak ipintzen igaro zuten hilabete bat. Espedizioa Kanariar Uharteetatik 1804ko urtarrilaren 6an joan zen eta Puerto Ricora iritsi zen 1804ko otsailaren 9an. 1805eko otsailaren 7an espedizioa Filipinetara bidean jarri zen 26 umerekin (horien artean Isabelen semea zegoen ere) eta Manilara 1805eko apirilaren 15ean iritsi zen. 1809ko abuztuaren 14an espedizioa Acapulcora itzuli zen. Isabel bere semearekin Pueblan (Mexiko) geratu zen eta ez ziren Espainiara itzuli.



Emakume honen lana oso garrantzitsua izan da zeren eta espedizioak 250.000 pertsona inguru txertatu zituen zuzenean, eta gizarteko norabidea aldatu zuen.

Isabel Zendal Elkartea A Coruñan jaio zen 2016ko urrian, Galiziako partaidetza Txertoaren Errege Espedizio Filantropikoen espedizioan ikertzeko, zabaltzeko eta sustatzeko bai tokiko, bai nazioko bai eta nazioarteko mailan.


Sasoi horretarako oso esanguratsua izan zen  proiektu horretan parte hartzea, lehenengo eta behin, emakumea izateagatik gizonez betetako itsasontzi batean eta ama ezkongabea zelako. Baina oso garrantzitsua izan zen bera espedizio honetan joatea, bere lanagatik, umeak zaintzeko aproposena zelako.  


Gaur egun, egunkarietan aurkitzen dugun azkenengo berria, Madrilen bere izena duen ospital bat inauguratu dela da.


Uste dut emakume hau orain arte ez nuela ezagutzen, historiako liburuetan ez direlako gauza hauek kontatzen, gerrak baizik. Gainera ez zen familia ospetsu batekoa, pobrea zen eta ama ezkongabea. Baina gaur egun gertatzen ari den egoerarekin, txertoen garrantzia ezagutu dugu.


Bukatzeko, pertsona honen bizitzan goraipatuko nuke, egin zuen guztia bihotzez egin zuela, berak ez zuela saririk nahi, bakarrik besteen onurako nahi zuen, eta 1950. urtean Munduko Osasun Erakundeak historian izan den nazioarteko misioan joandako lehen erizain gisa jo zuen.

*bideo interesgarri bat:

Isabel Zendal, la primera enfermera en misión internacional de la Historia

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Erresuma Batua