2021-04-13

Txernobylgo Hondamendia

 TXERNOBYLGO HONDAMENDIA

Txernobil, Ukraniako iparraldean dagoen hiria da. Hiri honetan, 1986.urtean apirilaren 25an eta 26an, hodamendi nuklear bat egon zen eta jendea 27an (hurrengo egunean) ebakuatuak izan zen. Txernobilgo istripu nuklearraren kausa Vladimir Ilitx Lenin zentral nuklearreko 4.garren zenbakiko erreaktorearen leherketa izan zen, non turbogeneradorearen barruan inertzialaren proba egin zen.


El nuevo Chernobyl?: El accidente nuclear que afecta a Rusia - Duna 89.7 |  Duna 89.7Energia nuklearra neutroiak eta protoiak batzen dituen energia da. Energia nuklearra elektrizitatea ekoizteko erabil daiteke, baina lehenik energia askatu behar da. Energia hori bi modutan lor daiteke: fusio nuklearrarekin edo fisio nuklearrarekin. Energia nuklearra erabiltzean desabantailak ditu. Desabaintaila nagusietako bat material erradiaktiboa ingurunera isurtzeko arriskua da, eta horrek, askatutako kantitatearen arabera, eragin kaltegarriak izan ditzake pertsonen osasunean.


Laugarren zenbakiko erreaktorean izandako leherketak Ukrainan, Bielorrusian eta Errusian ehunka mila hektarea pozoitu zituen, hauts erradioaktiboen hodeia askatu zuen eta ia 100.000 pertsona ebakuatu behar izan zituen. Gizakien hildakoez gain, ondorio ekonomikoak eta politikoak sakonak eta iraunkorrak izan ziren. Txernobyl-en gertatu zen hondamendia isotopoen erradiazio kantitate handiak askatu zituen atmosferara, partikulako gasezko formetan. Istripu hori izan da orain arte nahigabeko erradiazioak gertatu den istripu larriena.


Gaur egun ere Lurreko leku erradioaktiboenetako bat da. Turistak ere itzuli dira, nahiz eta gune erradioaktiboenetatik urrun egon. Urtero hamar mila pertsona bisitatzen dute ingurura, askotan abandonatutako hirietako hondakinak ikusteko.


Chernóbil: la sorprendente proliferación de plantas en la zona (y por qué  los vegetales son capaces de adaptarse a la radiactividad) - BBC News MundoMunduan ez da Txernobyl-en gertatu zen hondamendi bakarra.. Beste leku batzuetan, beste hondamendi egon dira, adibidez; Kyshtym-en. Kyshtym-en gertatu zen istripua 1957.urtean gertatu zen. URSS-a sekretuan gorde zuen 20 urtetan.


Apirilaren 30etik maiatzaren 3ra hodei nuklear handi bat hegan egin zuen Euskadiko zerutik. Berri batzuek diote oraindik ere ekonomian zein herritarrengan eragina izan dezakeela.


Nire iritziz, ez dago beharrik energia mota hau erabiltzeko. Gainera, bonbak edo armak egin ahal dituzte energia nuklearrarekin. Gero ere, 3 energia-iturri  berriztagarri daude. 3 energia mota horiek; argia, ura eta airea dira. Nik uste dut denok energia mota horiek erbiltzen baditugu ez dela berriro horrelako istripu bat gertatuko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Erresuma Batua