TXERNOBYLGO HONDAMENDIA
Txernobileko zentral nuklearra.Ucraniaren iparraldean zegoen kokatuta. 1986 garren urtean Sobietar Batasunaren barruan zegoen oraindik. 1986 ko apirilaren 26 an 4 garren erreaktorean bat-bateko potentzia igoera izan zen, nukleoa gehiegi berotzea eragin zuela eta ondorioz bere barnean bildutako hidrogenoa lehertu egin zen. Askatu zen material erradioaktibo kantitateak ofizialki 31 lagun hil zituen zuzenean, eta Sobietar Batasuneko gobernua beste 135.000 inguru artatik ateratzera behartu zuen.
Energia nuklearraren arriskua erradioaktibitatea da eta haren kutsadura. Kutsadura jasan duten milaka eta milaka lagunek, beren bizitzako uneren batean sufritu dituzte edo sufrituko dituzte horren ondorioak osasunean. 145.000 km karratu kaltetuak izan ziren. Urtetan zehar lurralde zabalak hutsik egon behar izan dute. Geroago beste 55.000 biztanle lekua aldatu zituzten. Erradiakzioa Europako zatirik handienera zabaldu zen eta erradioaktibitate indizeak maila arriskutsuetan mantendu ziren.
1945 ean Hiroshiman jaurtitutako bonba atomikoaren erradiakzioa.
Txernobylen Hiroshiman baino 500 bider gehigoko erradioakzioa askatu zela kalkulatzen da.
Gaur egun Txernobylgo ume batzuk Euskadira datoz uda pasatzera,bere osasunerako ondorio onak ekartzen dituelako.
Nire ustez energia lortzeko, energia nuklearraren ordez ,sistema garbiena lortzeko aurkikuntzak egiten dira.
Energia berriztagarria indartu behar dugu, Ahalik eta kutsadura gutxien izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.