2021-05-05

Gernikako Bonbardaketa

GERNIKAKO

BONBARDAKETA


Gernika, Bizkaiko udalerria da. Espainiako Euskal Autonomia Erkidegoan, Busturialdea eskualdean eta Urdaibai natura eremuan, dago kokatuta.


1937ko apirilaren 26an, Espainiako Gerra Zibilaren erdian zeuden. Hiri hau, euskaldunen hiri sinbolikoa eta beraien arbasoen demokrazia, bonbardatu zuten. Hegazkin batzuk agertu ziren eta bonbak bota zituzten. Hegazkin horiek Alemaniako Kondor Legioarenak ziren, hau da, bonbak alemaniarrak ziren. Bonbardaketaren zuzendaria Wolfram von Richthofen zen.Bombardeo de Guernica: ¿Ordenó Franco bombardear Gernika? | Cultura | EL  PAÍS


Bonbardeaketaren bi egun lehenago Francisco Franco-k “Franco se dispone a propinar un fuerte golpe contra el que es inútil cualquier resistencia. ¡Vascos! Rendíos ahora y se os perdonará la vida.” esan zuen. Orduan, euskaldunok ez zutenez amore eman, Franco-k bonbak botatzea agindu zuen.


Egun horretan, Gernikan merkatu eguna ospatzen ari ziren. Denak pozik zeuden hegazkinak agertu ziren arte bonbak botatzen, gutxienez 31 tona bonba bota zituzten. Gertaera hura ondorio txarrak izan zituen. 5000 biztanleetatik 1654 hil ziren, eta gainera, Gernika osoa suntsituta geratu zen.


Gernikak,gordetzen duen zuhaitzarekin, euskal herritarren askatasunak sinbolizatzen ditu. Beraz, kokapen estrategikoa baino gehiago, Gernikak karga sinbolikoa zuen: erasotzea euskal herritarren sustraiei erasotzea bezala zen, eta bertatik Franco-k beren nortasuna kendu nahi zuten gazteleraz ordezkatzeko.


Qué significan las imágenes del Guernica?Gernika ez zen izan bonbardeatu zuten leku bakarra, Durangon ere gertatu zen . Guztira, Euskadin 500 leku bonbardeatu zuten.


Duela urte asko, margolari ospetsu bat egon zen. Bere izena Pablo Picasso zen eta koadro bat egitea proposatu zion bere buruari. Bere koadroa Gernikako bonbardeaketari buruzkoa izan zen eta orain koadro hura oso ospetsua da.


Nik ez dut ulertzen zergatik egiten diren gerrak ,sufrimendua, hilketak eta beste gauza asko sortzen badute. Niri ez zaizkit  gustatzen, gorroto ditut gerrak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Erresuma Batua