GERNIKAKO BONBARDAKETA
Gernika Bizkaiko hiri bat da, eta Lumorekin batu zen XIX. mendean. Orain Gernika-Lumo deitzen da.
1937ko apirilaren 26ean merkatuko eguna zen, astelehen guztien modukoa, baina pertsona askok ez ziren kalera atera, aurreko eguneko abisuagatik: aire-eraso bat egiteko agindu zuen Frankok Alemaniako ejerzitoari , eta hiritarrak beldurtu ziren. Ondo egin zuten, esan zutena egia bihurtu zelako.
Eraso hori egitean Espainia Gerra Zibilean zegoen, eta agian, horregatik egin zuten. Baina historiadoreek diotenez, hiria hondatzeko baino ez zen izan bonbardaketa.
Genozida horren erruz, hiriaren biztanle asko (1000tik 1600ra, biribilduta) hil egin ziren, eta eraikinen erdia baino gehiago suntsitu ziren. Suteak, etxeen erortzeak eta leherketa asko egon ziren. Tristeena ez da bonbardaketa hau, beldur hori beste 2000 aldiz errepikatzea baizik.
Pablo Picassok marrazkilari espainiar bat izan zen. Marrazki abstraktu baten bidez Gernikako bonbardaketaren larritasuna jakinarazi zuen, eta horrengatik famatua bihurtu zen.
Nire ustez, gerrak txarrak dira, gehienok uste dugun bezala. Hilketa asko egoten dira eta gehienak inozenteak dira. Gainera, migranteak eta errefuxiatuak egoten dira normalean, eta pertsona hauek ezin izango dute bere bizitza arrunta berreskuratu. Baina hori ez da guztia, natura ere suntsitzen delako. Energia atomikoa/nuklearra, flora eta faunaren galketak eta beste zenbatezin kalteak eragiten dituztelako. Beraz, hau da nire iritzia: gudak gauza txarren bidez hasten, jarraitzen eta amaitzen dira, baina, zoritxarrez, pertsona ikasgabeak beste hainbeste borrokak sortuko dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.