2021-06-05

Kexa-Gutuna

 Usansolon, 2021eko ekainaren 5a

Alkate andre/jaun hori:


Nahia Maclina naiz, 12 urte ditut eta Unkinako 6.mailan ikasten ari naiz. Nire kexa azalduko dizut gutun honen bidez.


Dakizuenez, turistak hondartzak, monumentuak eta bisitatzeko lekuak dauden lekuetara joan ohi dira, gehienetan hirietara.Badaude herri txikiak, adibidez ,Usansolo, ez dituela turistarik. Horregatik idazten dizut, Usansoloko zona batean zerbait jartzeko, eta horrela turistak erakarri ahal izango ditugu.


Kontua da,gure herrira ez dela inor etortzen, bakarrik  ospitalerako, eskolarako edo lan egiteko. Hainbat herri txikietan horrelako arazoak daude eta horrelako herrietan bizi garenok turistak etortzea nahi dugu. Horregatik, Usansoloko zonaren batean, zerbait jarri nahi dugu, baina, Usansolon bakarrik ez, horrelako beste herrietan ere.


Pentsatu dugu, arkitektoren bat deitzea ea zer bururatzen zaion ikusteko edo Horrelako eraikuntzak egin dituzten herriekin kontaktatu ahal dezakegu. Niri, adibidez,piramide txiki bat jartzea bururatu zait.


Niri, berdin zait, baina uste dut guk ere badaukagula, monumenturen bat jartzeko eskubidea.


Ikusten duzuenez, egoera aldatu behar dugu. Monumenturen bat jarrri ahal duzuen itaundu dizut. Posiblea l izango da? Monumenturen bat jarriko duzu?


Erantzuna daukazunean ,idatziko didazu,mesedez?

Monumenturen bat edo leku interesgarriren bat jarriko duzulakoan  agurtzen zaitut.


Nahia


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Erresuma Batua