Kaixo, badakizue zer den Moria? Ez? Ba nik azalduko dizuet hobeto ulertzeko.
Moria, errefuxiatuen kampamendu bat da. Greziako Lesbos uhartean dago kokatuta. Azken bolada honetan, nahiz eta errefuxiatu gehienak Afganistán-etik etorri (%80a), Siria, Irán, Irak, Liberia, Somalia eta Sudan-etik ere badatoz, haien hiriko gerratik ihes egiteko.
Pasa den astean, sutea egon zelako eta jendea errepideetan zegoelako, handik polizia agertu zen errepidean zegoen jende guztiari kanpamendu berri batera joatera behartzeko. Lanean O.N.G-ak daude adibidez ACNUR eta Cruz Roja errefuxiatuei laguntzeko prest.
Egoera hau oso txarto iruditzen zait, lehenengo, kondizioak ez direlako batere onak, adibidez komun bat 76 lagun bakoitzeko delako eta dutxa bat 97 lagun bakoitzeko. Gainera, txarto daude eta Afganistan, Siria, Iran, Irak, Libia, Somalia eta Sudan-etik etorri diren jende guztiak pentsatzen zuten hobeto egongo zela bere hirian baino eta pila bat kilometro egin dituzte han ere txarto egoteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.