2021-06-07

Kexa-Gutuna | Gaizka Serrano

 

Usansolon, 2021eko maiatzaren 31n


Alkate jaun hori: 

Gaizka Serrano naiz, Unkinako 6. mailako  ikaslea, eta 12 urte ditut. Zuri idazten

dizut liburutegiari buruzko kexa bat adierazteko.


Usansolon, dakizunez, liburutegi bat dago, Ander Deuna kalean, parkearen ondoan.

Leku horretan batzuk joaten gara liburuak irakurtzeko edota hartzeko.


Nire arazoa bere tamaina da. Liburu asko daude, bai, baina oso leku txikia da. Gela

bakar bat dago guretzako eta txikientzako liburuekin. Liburuen erdiak

txikientzakoak dira, eta beste laurdena aldizkariak, eta horregatik gure adinerako

aleak ia ez daude, hori dela eta eraikina handitzea eskatzen dizut, beste gela bat

gehituz edota gelaren tamaina handituz., Gainera, horrela,  denetariko liburuak

irakurri ahal izango ditugu, misteriozkoak eta abenturezkoak ez direnak (guretzako

liburu gehienak genero horietakoak direlako).  


Nire ustez, ez da Galdakaoko liburutegiaren tamainako eraikin bat egin behar,

Usansolon sartzen ez delako, baina pixka bat handitzea eta liburu gehiago sartzea

ondo egongo litzakete. Apalategiak gehitu ahal dituzu ere, liburu gehiago sartzeko,

adibidez.


Ikusten duzunez, lekuaren gaia konpondu behar da, gure adineko neska-mutilek

denetariko liburuak irakurri ahal izateko.


Neurriren bat hartzen duzun bitartean, agurtzen zaitut.


Gaizka Serrano

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Erresuma Batua