2021-01-11

Desgaitasunarekin baina burua beti prest

   Desgaitasunarekin     baina burua beti prest


El Languiren izena izatez Juan Manuel Montilla Macarrón da. Madrilen jaioa da, 1979ko azaroaren batean.  Pan Bendito Madrilgo auzoko aktore eta rapper espainiarra da 13 urterekin hasita eta “La excepción” hip-hop taldearen partaidea. Juan Manuel ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.


Berak, garuneko paralisia dauka (erditzean oxigeno faltak eragin dezakeen eragozpen bat da).

Nahiz eta gaixotasun hau eduki, Juanek eskertzen du  bere amak modu berezi batean ez zaintzea, adibidez,  jauzi egiten zenean berari bakarrik uzten zion altxatzen, horrela gehiago ikasteko.


Juan Manuel oso borrrokatzailea eta sortzailea da bere bizitzan, adibide bat gizartearentzako. Honelako gauzak egin ditu 41 urtetan:  


Bi goya irabazi ditu dagoeneko:

Aktore berri onena 2008an: Beso bakarrekoaren trukoaBio - Web oficial de El Langui

Jatorrizko abestirik onena 2008an: Beso bakarrekoaren  trukoa pelikulari.


Aktorea eta raperoa izateaz gain hiru liburu idatzi ditu, 16 escalones antes de irme a la cama (2009an), Pan Bendito, Un barrio con mucha miga(2010ean) eta Cómo ser un imperfecto feliz(2014ean).


Honetaz gain, Juan Manuelek, ikastaro batzuk sortu ditu gazteentzako non bere baloreak bizitzan aurrera egiteko laguntzen dieten.


Nire iritziz oso lan ona egiten du. Poza ematen digu eta disfrutatu egiten dugu bera horrela dagoela eta horrela sentitzen dela jakinda. Nire ustez jende gutxi dago  beraren eta bere baloren modukoak. Gizarterako oso adibide ona da.





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Erresuma Batua