“Norbera maitatu eta zaren bezala onartu behar da”
Sara Andrés 1986an jaio zen abuztuaren 21an, Madrilen. Sarak desgaitasun fisikoa du. 25 urte zuenean istripu bat izan zuen eta bi oinak anputatu zizkioten. Horregatik du desgaitasun fisikoa. Anestesiaren ondoren ospitalean esnatu zenean, shock egoeran geratu zen, eta familiari, medikuei, psikologoei... esker, desgaitasuna gainditu ahal izan zuen.
Protesietara egokitu zen eta atleta paralinpikoa izaten hasi zen bere entrenatzailea ezagutu zuenean. Entrenamendu gogorrari esker, 2016garren urtean, Rioko Joko paralinpikoetan parte hartu zuen eta oso ondo egin zuen. Lehen Hezkuntzako irakasle izatera ere itzuli zen. Gaur egun, ez du ia arazorik bere bizitza normala egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.