2021-01-11

Dena egin ahal da

 Michael J. Fox


Michael J. Fox ,jaiotze izenez Michael Andrew Fox ,1961eko ekainaren 9an jaio zen Kanadan. Aktore kanadiar-estatubatuarra ospetsua da. Batzuetan musikaria eta abeslaria da ere. Orain 59 urte ditu.


Fox-ek  film ugari egin ditu adibidez: Etorkizunera itzultzeko saga, Teen Wolf, Nire arraskataren sekretua, Doc Hollywood...Telesailetan ere parte hartu du, esate baterako: Lazos familiares, Spin City, Lou Grant...


1991 an, 29 urterekin, Parkinson gaixotasuna diagnostikatu zioten eta gaixotasun hori sendatzeko aktibista bihurtu zen. Horrek Michael J. Fox Foundazioa sortzera eraman zuen Parkinsonen ikerketarako.

Parkinson nerbio sistema zentralaren gaixotasun progresibo bat da. Gaixotasun honek mugimenduari eragiten dio. Ezin da sendatu, bakarrik arindu daiteke sendagaiak edo neurokirurgia erabiliz.

Adineko jendearekin lotzen den gaixotasuna da, baina gazteek ere izan dezakete, Michael J. Foxi gertatzen zitzaion bezala.


Michaelek gaixotasun hau duen arren, ez du bere lana utzi guztiz. Gainera hainbat sari eman dizkiote bere karrera zineman eta telebistan, adibidez: Bi Emy eta Urrezko Globoa.

Ere 2010ean Sueciako Instituto Karolinska “Honoris Causa” saria eman zion bere egindako lanagatik gaixotasunaren sendabidea aurkitzeko.


Niri iruditzen zait Parkinsona izatea pena dela. Nire ustez Michael J. Foxek egin duena merito handia dauka eta gaixotasun batekin bizi daitekeela demostratu da.











No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Erresuma Batua