2021-01-11

  NIK LORTZEN BADUT ZUK ERE

Alex Zanardi 1966ko urriaren 23an jaio zen Italian, eta orain 54 urte ditu.Italiako automobilismo gidaria da.Champ Car World Series-eko (CART) txapelduna izan zen 1997an eta 1998an, eta hirugarren postua lortu zuen 1996an. Gidariak 15 garaipen eta 28 podio bildu zituen kategoria horretan disputatutako 66 lasterketetan.


1 Formulan ere lehiatu zen Jordan, Minardi, Lotus eta Williams taldeetan, eta puntu bakarra lortu zuen 1993ko denboraldian.


Zanardiri bi hankak moztu zitzaizkion 2001ean CARTen izandako istripu larria zela eta. 2004an pistetara itzuli zen eta BMW-rekin lasterketa egin du auto turistikoetan eta turismo handietan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Erresuma Batua