ARROPA EROSI, EROSI ETA EROSI
Gaur egun arropa erostea gauza normala izaten da, baina pertsona batzuek ez dute ulertzen neurriz egin behar dela, eta arropa erosi baino ez dute egiten.
Nire iritziz, arropa ez da beharrezkoa den gauza bat eta, gainera, beti erostea munduari kalte egiten dio. Arropa eskuratzea, nire ustez, ez dago txarto, baina ez da gehiegi egin behar.
Hori pentsatzen dut arropa bizitzeko beharrezkoa ez delako, baina gauza batzuetarako bai balio du. Adibidez, hotzaz babesteko. Baina nire ikuspegitik ez da janariaren edo uraren modukoa.
Horregatik uste dut arropa ugaria erostea ez dela ona, ez munduarentzat ez guretzat. Mikroplastikoak, ura, kotoia… ugariak gastatzen direlako eta beharrezkoa ez delako.
Hori esanda, bigarren eskuko arropa erosi ahal duzu, beharbada!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.