2021-06-07

Kexa- Gutuna

                                                                                     Unkina ikastetxean, 2021eko ekainaren 11 a


Alkate andre/jaun hori:


Maddi Landajuela naiz. 6. mailako ikaslea.

 Gutun honen bitartez kexa bat adierazi nahi  dizut. 


Gure eskolako atzeko aldean eremu zabal bat daukagu ez dena ezertarako erabiltzen. Gainera  hondakinez beteta dago, batez ere harriez eta belarrez.


Honen ondorioz leku hori arriskutsua da eta ezin dugu erabili. Beharrezkoa ikusten dut leku hori garbitzea eta erabilgarri bihurtzea. 


Aukera ona izango litzateke akuapark bat egitea hemen.  Alde batetik, eskola ondoan dago eta eskolako ikasleak erabili ahalko genuke. Beste alde batetik polikiroldegi ondoan dago eta bi eraikuntza biak elkartu daitezke.

Orain arte eguraldi ona egiten duenean ez dakugu udako igerilekurik Usansolon. Akuapark bat eginez gero udan ondo pasatzeko lekua izango dugu. Gainera, ondoko herrialdeko gazteak etorri ahalko dira egotera.


Ikusten duzunez leku hau erabiltzea posiblea da eta mesedez eskatzen dizut gai honen inguruan pentsatzeko.


Neurriren bat hartuko duzulakoan, agurtzen zaitut.

 

Maddi


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Erresuma Batua