Nor: iknahiamaclina@unkina.com
Norentzat: Egiptoturismoarduradunak@gmail.com
Kaixo, Egipto-ko turismo arduradunak:
Nahia Maclina naiz, 11 urte ditut eta Euskal Herritik idazten dizuet, Usansolotik, hain zuzen ere.
Datorren uztailaren 20an Egiptora joango naiz nire familiarekin eta zenbait kexka ditugu.
Zuren webgunea arakatzen egon gara eta kexka horiek piramidei buruz dira, adibidez: piramideen barruan janaria edo edaria sartu ahal den, noiztik noiz arte zabalik dagoen...
Egia esan, horiek gurasoen kexkak dira; nik jakin nahi nuke liburuak erosteko liburutegiren bat dagoen, egiptoarra ikasi nahi dudalako.
Oraingoz besterik ez, zuen erantzunaren zain geratzen naiz.
Besarkada bat Usansolotik.
Laster arte,
Nahia Maclina.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.